<img height="1" width="1" style="display:none" src="https://www.facebook.com/tr?id=1302467143154317&amp;ev=PageView&amp;noscript=1">
  • Medikuntza Orokorra Castro Urdialesen

Medikuntza Orokorra Castro Urdialesen

IMQ Castro Zentro Medikoko Medikuntza Orokorra eta Familia Medikuntza Unitatearen helburua da pertsonen eta familien osasuna guztiz zaintzea, eta, horretarako, arlo biologikoak eta klinikoak eta jokabide-arloak ditu. Lehen diagnostikoa egiteaz arduratzen da, eta ezinbestekoa da gaixotasunen prebentziorako, detekziorako, tratamendurako eta jarraipenerako.

Larrialdi Anbulatorioetako Zerbitzua egunero

Hitzordua erreserbatu

Centro médico privado IMQ

Lehen mailako Arretaz arduratzen den espezialitatea zeregin nabarmena hartzen ari da, herritarrek dituzten osasun-arazo gehienak konpontzen baititu, eta, gainera, espezialistak arretako bigarren mailan (ospitalea eta ospitalez kanpoko zerbitzuak) lan egiten duten espezialistekin koordinatzen dira, eta, horri esker, sistema osoa egoki funtzionatzen du.

Medikuntza orokorreko eta Familia Medikuntzako mediku espezialistak

Unitate Asistentzial horretako medikuei kontsultatzen diete lehenen beren sintomak pazienteek eta, hortaz, esperientzia ugariko profesionalak daude eta teknologia aurreratuaz hornituta dago Unitatea (erradiologia arrunta, ekografia, erresonantzia, analisi klinikoak, elektrokardiografia, etab.); halaber, gainerako espezialitateetako espezialisten eta erizaintzako langileen laguntza du.  

Horri esker, paziente bakoitzari kalitatezko arreta ematen zaio, berehalakoa, integrala eta indibidualizatua, eta, beraz, garrantzitsua da paziente bakoitzak “bere” familia-medikua izatea erreferentzia, bere osasun-arazo zehatzari, orientazioa, tratamendua eta laguntza emateko. 

Larrialdi Anbulatorioetako Zerbitzua, asteko egun guztietan

Ordutegia: 8:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera

eta 9:00etatik 14:00etara larunbat eta igandeetan.

Zerbitzu-zorroa

  • Medikuntza Orokorreko kontsultak

  • Etxeko kontsulta

  • Larrialdiko etengabeko arreta egunero

  • Arreta paziente kronikoari eta patologia anitzekoari

  • Telefono-arreta

Hitzordua erreserbatu

Talde-medikoa

Espezialista Ordutegia Zita online
Caño Arteta, María José
Marrero Rosales, Andrea Valentina
Moñino Sáez, Jose Antonio
Muguruza Galán, Fernando
Vega Santamaría, Tomás

Informazio gehiago nahi duzu?

Pozik gaude zuri laguntzeaz

Kontaktatu orain