Oftalmologia Castro Urdialesen
IMQ Castro Zentro Medikoko Oftalmologiako Laguntza Unitatearen helburua begiko gaixotasunak eta egitura periokularrak aztertzea eta tratatzea da.
Oftalmologiako mediku espezialistak
Azken urteotan, aurrerapenak itzelak izan dira Oftalmologian, bai kuantitatiboki bai kualitatiboki, batez ere, diagnostiko-arloan nahiz terapia-arloan teknika berriak garatu izanagatik. Lehen tratatzen ez ziren begietako patologia batzuk –halabeharrez itsutasuna zekartenak– tratatzen dira orain. Halaber, emaitzarik onena ahalik eta arrisku txikienarekin eta denbora laburrenean lortu nahi duten pazienteen eskakizunetara egokitzeko aukera ematen dute.
Prebentzio-medikuntza funtsezkoa da hainbat patologiaren prebentzio eta tratamendu goiztiarrean: hala nola, glaukoma edo zahartzeari lotutako patologiak prebenitzeko, esaterako, adinarekin lotutako makulako endekapena. Hortaz, aldizka oftalmologoarengana joatea da begi osasuntsuak izateko ekintzarik onena.
Zerbitzu-zorroa
-
Helduen eta haurren kontsulta
-
Glaukoma
-
Presbiziaren zuzenketa
-
Erretinako gaixotasunak
-
Kirurgiak
- Kataraten kirurgia
- Laser errefrakzio-kirurgia: miopia, hipermetropia eta astigmatismoa.
- Betazaletako kirurgia. Blefaroplastia.
-
Proba diagnostikoak
- Biometria eta topografia
- Koherentzia optikoko kanpimetria eta tomografia
Talde-medikoa
Espezialista | Ordutegia | Zita online |
---|---|---|
Marcuerquiaga Arriaga, Josu |