Psikoterapia Castro Urdialesen
IMQ Castro Zentro Medikoko Psikoterapia Unitatearen helburua da gaixotasun mental organikoak eta ez-organikoak aztertzea, diagnostikatzea, tratatzea eta prebenitzea, bai eta zentroko beste unitate batzuei laguntza ematea ere.

IMQ Castron psikolterapiako diziplina anitzeko zerbitzuak ditugu, gaur egungo gizartean osasun mentalaren esparruan agertzen diren patologiei erantzuteko.
Zerbitzu-zorroa
-
Haurren eta gazteen Psikoterapia
- Ikasteko nahasmenduak.
- Komunikatzeko nahasmenduak.
- Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua.
- Esfinterrak kontrolatzeko nahasmenduak. -
Osasunaren Psikoterapia
- Tratamenduari atxikitzea.
- Bizi-aztura osasungarriak.
- Bizi-kalitatea gaixotasun kronikoetan. -
Helduen Psikoterapia
- Nahasmendu psikotikoak: eskizofrenia eta beste batzuk.
- Gogo-aldartearen nahasmenduak: depresioa, nahasmendu bipolarra.
- Antsietate-nahasmenduak: larritasun-nahasmendua agorafobiarekin edo agorafobiarik gabe, berariazko fobiak, fobia soziala, nahasmendu obsesibo-konpultsiboa.
- Alkohol-abusua eta mendekotasuna.
- Elikadura-portaeraren nahasmenduak: anorexia nerbiosoa, bulimia nerbiosoa, betekadagatiko nahasmendua eta antzeko patologiak.
- Nortasunaren nahasmenduak.
Talde-medikoa
Espezialista | Ordutegia | Zita online |
---|---|---|
Gómez García, Felicia (Col. 393902296) |
