Traumatologia Castro Urdialesen
IMQ Castro Zentro Medikoko Traumatologiako Laguntza Unitatea arduratzen da muskulu eskeletikoaren sistemako gaitzak aztertzeaz eta tratatzeaz: hezurrak, muskuluak eta tendoiak, lesio traumatikoak barne, hala nola hausturak eta luxazioak, sortzetiko eta garapeneko gaixotasunak, endekapenezko lesioak (artrosia), infekzioak eta tumore-lesioak.
Traumatologia eta Kirurgia Ortopedikoko mediku espezialistak
Azken urteotan, traumatologoek eta kirurgialari ortopedikoek aurrerapen itzelak bultzatu dituzte, bai kuantitatiboki bai kualitatiboki, batez ere, diagnostiko-arloan nahiz terapia-arloan teknika berriak garatu izanari esker, eta moldatu egin dira herritarren eskakizunetara, emaitzarik onena ahalik eta arrisku txikienarekin eta ahal den azkarren lortzeko.
Traumatologiak etengabeko lankidetza du Erradiodiagnostikoko Zerbitzuekin (Erradiologia sinplea, Ekografia osteomuskularra, Erresonantzia Magnetiko Nuklearra), Neurofisiologiarekin (Elektromiografia) eta Errehabilitazioarekin (Tratamendu fisioterapikoak). Eta, Zorrotzaurre klinikan kirurgiak egiteko guztiz hornitutako ebakuntza-gela bat dagoenez, gure pazienteei zerbitzu pertsonalizatua eta azkarra eskaintzea ahalbidetzen du, laguntza integralarekin.
Zerbitzu-zorroa
-
Sorbaldako patologia
-
Belauneko patologia
-
Ukondoaren patologia
-
Aldakako patologia
-
Orkatilako patologia
-
Kirol-traumatologia
-
Tratamendu biologikoak
Talde-medikoa
Espezialista | Ordutegia | Zita online |
---|---|---|
García Barcenilla, Rebeca | ||
Hidalgo Bilbao, Rodrigo | ||
Urquiza Alcaraz, Nuria |